Abortua (latinetik eratorritako abortus edo aborsus), umekiaumetokitik ateraz, haurdunaldia etetea da, kausa edo ondorioa umekiaren heriotza izanik[1]. Abortua berezkoa (umegaltze eta hilaurtze izenez ere ezaguna[2]), edo nahita eragindakoa (ume-galaraztea[2]) izan daiteke. Umeki abortatuari, hilaurra deritzo. Munduan, gutxi gorabehera, 42 milioi abortu eragiten dituzte nahita urtero; horietatik, 20 milioi seguruak ez diren baldintzetan[3].
↑Shah I, Ahman E (December 2009). «Unsafe abortion: global and regional incidence, trends, consequences, and challenges». J Obstet Gynaecol Can 31 (12): 1149–58. PMID 20085681.