Abraham Lincoln: Vampire Hunter (euskaraz Abraham Lincoln: Banpiro-Ehiztaria), 2012ko Timur Bekmambetov errusiar-kazakhstandar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako fantasia, ekintza eta beldurrezko film bat da. Seth Grahame-Smith idazlearen 2010eko izenburu berdineko leberrian oinarritua dago. Benjamin Walker, Dominic Cooper, Anthony Mackie, Mary Elizabeth Winstead, Rufus Sewell eta Marton Csokas aktoreak antzeztu zuten.
Abraham Lincoln, AEBetako 16. presidentea banpiro-ehiztari gisa agertzen da.