Kontzeptua[1] (latineko conceptus[2], "pentsatutako zerbait", hitzetik datorrena), edo adigaia pentsamenduan, gogamenean edo hizkeran agertzen den nozio orokor edo ideia abstraktu gisa defini dezakegu. Pentsamenduen zein sinismenen eraikuntzan zentraltasuna hartzen du, eta baita ezagutzari lotutako esparru guztietan ere.[3]
Hala, kontzeptuak filosofia, psikologia edo hizkuntzalaritza bezalako disziplina ezberdinek aztertzen dituzte nagusiki, egitura logiko zein psikologikoan arreta jartzen dutelarik. Hizkuntzaritzan, kontzeptuak ezagutzaren osagai gisa aztertzen dira eta psikologian zein filosofian berriz, "Ezagutza oro kontzeptuen bidez gauzatu behar da?" bezalako galderak erantzuten dira. Aipatutako hiru disziplinak nagusiak izan arren, badira auzi hau jorratzen duten bestelako disziplinak ere, matematika esaterako. Esparru desberdinek kontzeptua aztertzeak, diziplinartekoa izatea ezaugarri duen zientzia kognitiboaren garapena ere ekarri du.
Filosofia garaikidean gutxienez hiru modu daude kontzeptua ulertzeko: