Afrikako erlijio tradizionalak sinismen desberdinen multzo bat da, hainbat erlijio etnikotan banaturik.[1] Orokorrean, tradizio idatzietan baino ahozkoetan oinarrituta daude,[2][3] eta sortzaile gorenean eta izpirituetan sinesten dute; arbasoen gurtza eta magia eta medikuntza tradizionala erabiltzen dute.[4][1] Gizakion eginkizun nagusia natura eta naturaz haraindikoa elkartzea da.[1][5]