Podemos Ahal Dugu | |
---|---|
Idazkari nagusia | Pablo Iglesias Turrión |
Sorrera | 2014ko martxoaren 11 |
Egoitza nagusia | Zurita kalea, 21. 28012 Madril, Espainia |
Ideologia politikoa | Ezker politikoa Errepublikanismoa Konfederalismoa Sozialismo Demokratikoa Sozialdemokrazia Ekologismoa Antimilitarismoa Laizismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Eusko Legebiltzarra 6 / 75 Europar Legebiltzarrean 5 / 54 Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusietan 20 / 153 Nafarroako Parlamentuan 2 / 50 Espainiako Diputatuen Kongresuan 26 / 350 Espainiako Senatuan 0 / 266 |
podemos.info |
Ahal Dugu, Espainia osoan Podemos, Espainiako alderdi politiko aurrerakoia da eta ezker muturreko populista, eta herrialde horretako alderdi nagusietako bat sortu zenetik. M-15 mugimendutik eta ondorengo protesta-multzotik abiatuta,[1] ezker politikoko zenbait ekintzaile eta intelektualen ekimenez sortu zen, aldaketa politiko sakona helburutzat hartuta hauteskundeetarako hautagaitza indartsua osatu nahirik.
Eztabaidatsua da alderdiaren kokapena espektro politikoan: askoren iritziz populista ezkertiarra da,[1] baina alderdiaren liderrek ezker-eskuin ardatz politikoa ukatzen dutela baieztatzen dute. Hilabete gutxira, erakunde eratu berriaren lehen hauteskundeetan, 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan alegia, ustekabeko emaitzak lortu zituen, bost eurodiputatu eta 1.200.000tik gora boto Espainia osoan (ia boto guztien % 8, boto kopuruetan laugarren).[2] Talde politiko sortu berri eta apal batek lorturiko emaitza horiek astinaldi politiko handia eragin zuten Espainian, eta PP eta PSOE alderdien bipartidismoaren amaieratzat hartu ziren. Pablo Iglesias Turrión da alderdiaren idazkari nagusia.