Aingeru Irigarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bera, 1899ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1983ko azaroaren 28a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Pablo Fermin Irigarai |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Friburgoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, saiakeragilea eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Izengoitia(k) | Apat-Etxebarne |
Aingeru Irigarai Irigarai (Bera, Nafarroa Garaia, 1899ko martxoaren 1a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko azaroaren 28a) euskal idazle, sendagile eta euskaltzain osoa izan zen, Pablo Fermin Irigarai "Larreko"ren semea eta Jose Angel Irigarairen aita. Apat-Echebarne ezizena erabili zuen lan anitzetan.
Gure Herria, RIEV, Yakintza, Príncipe de Viana eta Egan aldizkarietan eman zituen argitara, euskaraz eta gaztelaniaz, lanik aipagarrienak. 1951. urteaz geroztik Egan aldizkariko zuzendaritzako kidea izan zen, Antonio Arrue eta Koldo Mitxelenarekin batera. Euskalerriko Ipuinak (1957), XXgarren mendeko Nafarroako euskal idazlariak (1958) eta Una geografía diacrónica del euskara en Navarra (1974) dira haren obra nagusiak.