Ainhoa Alberdi | |
---|---|
Ainhoa Alberdi, zentroan, Iraia Eliasekin antzezlan batean. 2010. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1969ko urtarrilaren 14a (55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Ainhoa Alberdi (Zarautz, 1969ko urtarrilaren 14a - ) euskal aktorea. Psikologian lizentziatua da, eta psikoterapeuta teknika bioenergetiko eta gestaltikoetan. Bi seme-alabaren ama da. Antzerkiari lotuta egin du bizitza osoa, eta hainbat talde eta proiektutan hartu du parte. Zuzendari lanetan ere aritu da Gernikaren heriotza, Txikago kluba (kale antzerkia), Marmarrak (bakarrizketa)… eta beste hainbat obratan. Zarauzko Alproja taldeko kide da 1995. urtetik, baita KALERKI (Nazioarteko Kale Antzerki Topaketak) jaialdiaren antolatzaile ere. Antzerki ikastaroak eta espresio tailerrak ematen dizkie haur, gazte zein helduei.