Aintzane Ezenarro | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||
2009ko apirilaren 3a - 2012ko uztailaren 31 Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Aintzane Ezenarro Egurbide | ||||
Jaiotza | Getaria, 1971ko martxoaren 18a (53 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1989 - 1994) lizentzia : kazetaritza Euskal Herriko Unibertsitatea (1991 - 1996) lizentzia : soziologia Euskal Herriko Unibertsitatea (2012 - 2013) master : Q3826449 Euskal Herriko Unibertsitatea (2020 - 2021) Irakasleen Prestakuntza Masterra | ||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta soziologoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Aralar |
Miren Aintzane Ezenarro Egurbide (Getaria, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 18a -) VIII. eta IX. legegintzaldietako Aralarreko eusko legebiltzarkidea izandakoa da. 2012ko apirilaren 4an alderdiak kanpoan geratu zela adierazi zuen[1] eta uztailaren 31n legebiltzarkide kargua utzi zuen.
Horretaz gain, Elkarri gizarte mugimenduko Lantegi Nazionaleko kidea izan da 6 urtez eta taldeko aldizkariaren arduraduna lau urtez. 1999an hartu zuen politikan ibiltzeko erabakia, Lizarrako Akordioaren garai hartan ETAk orduko su-etena apurtu ondoren. Gaur egun "Gogora" Institutuko zuzendaria da.
Kazetaritzan (1989-1994) eta Soziologian (1991-1996) lizentziatua da EHUn, eta Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Masterra gauzatu zuen (2013ko iraila) unibertsitate berean.