Aintzane Gamiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1981eko apirilaren 18a (43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta ahots-aktorea |
Aintzane Gamiz Iraola (Legazpi, Gipuzkoa, 1981eko apirilaren 18a - ) euskal aktorea. Besteak beste, Euskal Telebistako Hasiberriak, Goenkale eta Pilotari telesailetan egin ditu agerpenak. Bikoizketan ere lan ugari egin ditu, One Piece-en adibidez. Gizarte Hezkuntzan lizentziatua da, Giza Eskubideetan graduondoa du, Coaching Pertsonalean masterra eta Talde-Erraztailzaile profesionala ere bada. Egun gatazka eraldaketaren alorrean dabil lanean eta bikoiztaile lanak ere burutzen ditu.