Aitzin-hizkuntza

Aitzin-hizkuntza edo protohizkuntza zenbait hizkuntzak elkarrekin osatzen duten hizkuntza-familiari hasiera eman zion hizkuntza da, eskuarki hizkuntza hipotetiko, berreraiki eta lekukotugabe bat.

Adiera hertsian, aitzin-hizkuntza familia bat osatzen duten hizkuntzen arbaso komun berriena da, guztien ama, delako familia hori ezagunak diren hizkuntza alabetan banatu baino justu lehenagokoa. Adibidez, aitzinindoeuropera, gerora indoeuropar hizkuntzak eman bide dituen hizkuntza berreraikia. Era berean, badira hurbileko beste zenbait adibide argi: latina (hizkuntza erromanikoen arbaso), aitzingermanikoa (germaniar hizkuntzen arbaso), aitzineuskara (euskararen arbaso), eta abar.


Aitzin-hizkuntza

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne