- Artikulu hau animaliari buruzkoa da; Euforbiazeoen familiako zuhaixka gaitzat duena beste hau da: «Akain-belar»
Akaina, halaber lakasta (Ipar.) edo txikia denean kaparra, araknido bizkarroia da,[1][2] milimetro gutxikoa, hausnarkarien, txakurren, katuen eta, batzuetan, gizakien larruazalean odola xurgatuz bizi dena. Ixodoidea goifamiliako akaroen izen arrunta da. Artropodo kosmopolitatzat hartzen dira, eta, gaur egun, 850 espezie inguru deskribatu dira mundu osoan.[3]
Gaixotasun askoren bektoreak dira, tartean Lymeko gaitza, Q sukarra,[4] tularemia, babesiosis, ehrlichiosis edo behien anaplasmosis.
Antzinako Egiptoko txakur momifikatuetan Rhipicephalus sanguineus espezieko akainak aurkitu zituzten.[5]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Akain. .
- ↑ Barker, Stephen C.; Murrell, Anna. (2003). «Phylogeny, evolution and historical zoogeography of ticks: a review of recent progress» Ticks and Tick-Borne Pathogens (Springer Netherlands): 55–68. ISBN 978-90-481-6355-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llàcer, Llòria i; Teresa, María. (2002-05-01). «Garrapatas.Parásitos animales» Farmacia Profesional 16 (5): 73–77. ISSN 0213-9324. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
- ↑ Centers for Disease Control. Q fever. .
- ↑ Huchet, J.B.; Callou, C.; Lichtenberg, R.; Dunand, F.. (2013-09). «The dog mummy, the ticks and the louse fly: Archaeological report of severe ectoparasitosis in Ancient Egypt» International Journal of Paleopathology 3 (3): 165–175. doi:10.1016/j.ijpp.2013.07.001. ISSN 1879-9817. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).