Akorde

Musikan, akordea aldi berean entzuten diren eta harmonia bat osatzen duten noten multzoa da. Ez da derrigorrezkoa denak batera jotzea: arpegioak, adibidez, akordetzat har daitezke. Akordeak eta akordeen segidak askotan erabiltzen dira Mendebaldeko, Afrikako eta Ozeaniako musikan, baina ez da agertzen munduko beste toki batzuetako musikan.

Akordeak musika tresna beraren notekin edo tresna ezberdinekin (giza ahotsa barne) sor daitezke. Akorde bat oktaba bat osatzen duten hamabi notetatik hiru eta zazpi artean erabiliz eratzen da, notak oktaba berekoak edo ezberdinetakoak izan daitezkeelarik. Bi musika notaren arteko distantziari musika bitarteko deritzo; bitartekoek, konbinatuta, akorde motak zehazten dituzte. Akorde bakoitzak funtsezko tonu bat du, musika notetako edozein izan daitekeena (do, do♯, re, mi♭, mi, fa, fa♯, sol, la♭, la, si♭, si). Funtsezko tonu horrek akordearen tonalitatea zehazten du eta bere bitartekoen erreferentzia da.

Akorderik arruntena hiru notaz osatutako triada deritzona da. Nota gehiago erants daitezke, kuatriadak, etab. sortuz. Triadak maiorrak edo minorrak izan daitezke.

Akordeen segidari progresio harmoniko deritzo. Abesti batean, progresio harmonikoek musika laguntzaileak jarraitu behar duen bide orokorra finkatzen dute, bai eta melodia nagusiak gehienetan jarraitzen duena ere.


Akorde

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne