Alaitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Higa |
Garaiera | 1.289 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′41″N 1°34′21″W / 42.678°N 1.5725°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Lurralde | Nafarroa Penintsularra |
Alaitz edo Bagadigorri Nafarroako mendilerro bat da; Iruñerritik gertu dauden mendirik altuenak ditu. Elo, Noain Elortzibar, Tebas-Muru Artederreta eta Untzue udalerrien artean banatuta dago.
Tontor horien guztien artean Higa (1.289 m; batzuetan "Elomendi" deituta) garaiena dugu. Mendilerro honen izena pertsona-izen gisa ere zabaldu da.
Mendilerroan dagoen Alaitz Untzueko udalerriko herriak ematen dio izena mendilerroari.