Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′57″N 2°40′20″W / 42.8492°N 2.6722°W |
Demografia | |
Biztanleria | 9.172 (2023) |
Gasteizko Alde Zaharra Gasteizko (Araba) auzoa da. 2020ko erroldaren arabera, auzoak 8.910 biztanle dauzka, 4.508 emakume eta 4.402 gizonezko. Hegoaldean Gasteizko Zabalgunearekin egiten du muga, mendebaldean Koroatzea eta Lovainako auzoekin, eta iparraldean Zaramagarekin. Erdi Aroko Gasteiz osatzen zuten kaleak biltzen ditu, eta auzoak almendra itxura dauka.
Gasteizko Alde Zaharra muino batean dago, eta honen inguruko maldetan. Hiria Alde Zaharraren inguruan hazi da, "olio orbana" izeneko moduan, hau da, alde guztietarantz. Auzoak balio historiko handiko eraikinak biltzen ditu, eta hainbat eraikin kultural. Horrez gain, urteetako utzikeria dela eta, Alde Zaharreko gune batzuk degradazio maila altua daukate gaur egun.