Aldizkari

Aldizkariak

Aldizkaria, agerkaria, albistaria, berripapera edo errebista maiztasun finkoa duen argitalpen idatzia da,[1] eta argitaratze-maiztasun horren arabera hartzen du izen zehatzagoa: astekaria edo kazeta, hamaboskaria, hilabetekaria, bihilabetekaria, hiruhilabetekaria edo urtekaria, adibidez. Magazinak gai multzo zabala jorratzen duten aldizkariak dira, irudiekin eta dibulgaziorako. Gai zehatzak lantzen dituzten aldizkari berezituak ere badira. Egunkariak bezala, aldizkariak kiosko eta liburu-dendetan saltzen dira paperean, eta Internetez edizio digitalean.

Informazio orokorra eskain dezake edo gai edo espezialitate bati buruzkoa izan: kirolak, ekonomia, natura, zientziak, jantziak, literatura eta abar.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegiak Agerraldi tarte jakinez argitaratzen den izkribu inprimatua bezala zehaztuta, 2021-01-14an eguneratua

Aldizkari

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne