Aleksandr Ivanovitx Oparin, errusieraz Александр Иванович Опарин, (Uglitx, 1894ko martxoaren 2greg./otsailaren 18ajul. - Mosku, 1980ko apirilaren 21a) sobietar biokimikaria izan zen, biziaren jatorriari buruzko ikerketetan aitzindaria izan zena. Horretaz gain, biokimika industrialaren arloan ere ekarpen baliotsuak egin zituen.