Alfred Nobel

Alfred Nobel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfred Bernhard Nobel
JaiotzaJakob and Johannes parish (en) Itzuli eta Stockholm1833ko urriaren 21a
Herrialdea Suedia
BizilekuaParisko 16. barrutia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaSanremo1896ko abenduaren 10a (63 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaImmanuel Nobel
AmaKarolina Andriette Ahlsell
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
LeinuaNobel family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
frantsesa
errusiera
ingelesa
alemana
italiera
Irakaslea(k)Jules Pelouze
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, industrialaria, filantropoa, argazkilaria, weapons manufacturer (en) Itzuli, ingeniaria eta zientzialaria
Lantokia(k)Suedia
Italia eta Sevran
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Musicbrainz: c13a0f24-c61b-476d-8565-0350505c320c Find a Grave: 6860 Edit the value on Wikidata

Alfred Bernhard Nobel (Stockholm, Suedia, 1833ko urriaren 21a - Sanremo, Italia, 1896ko abenduaren 10a) kimikaria, asmatzailea eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea izan zen. "Bofors" arma konpainiaren jabea izan zen, eta dirutza handia egitea lortu zuen bizitzan zehar. Horretaz gain, Nobel sarien sortzailea izateagatik da ospetsua.[1]

350 asmakizun baino gehiago patentatu zituen. Famatuena 1867an asmatutako dinamita da: Nitroglizerinaren ezegonkortasunak heriotz asko eragiten zituen, berak adreilu area gehitu eta egonkortu egin zuen. Ordutik aurrera, lehergailuak egiten hasi zen eta horrekin dirutza handia irabazi zuen.

1895eko azaroaren 27an Parisko Suediar-Norvegiar Klubean [2] sinatutako testamentuan bere aberastasunaren parte batekin diru gordekin bat sortuko zen urtero fisika, kimika, medikuntza eta bakearen arloan ekarpen adierazgarriak egindako pertsonei diru-sari bat emateko.[3]

Bere Sanremoko etxean zegoen, bihotza gelditu zitzaionean, heriotza eraginez.

Bere borondatea errespetatuz, Nobel Sariak ematen dituzte urtero, haren heriotzaren urteurrenean, 1901etik.[4]

  1. (Gaztelaniaz) La voluntad de Alfred Nobel |. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. Nobelstiftelsen. (1972). Nobel, the man and his prizes. (3d ed. argitaraldia) American Elsevier Pub. Co ISBN 0-444-00117-4. PMC 579842. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. (Ingelesez) Carlisle, Rodney; American, Scientific. (2005-01-28). Scientific American Inventions and Discoveries: All the Milestones in Ingenuity--From the Discovery of Fire to the Invention of the Microwave Oven. Wiley ISBN 978-0-471-66024-8. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. Abrams, Irwin. (2001). The Nobel Peace Prize and the laureates : an illustrated biographical history, 1901-2001. (Centennial ed. argitaraldia) Science History Publications/USA ISBN 0-88135-388-4. PMC 47922880. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Alfred Nobel

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne