Amara kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°18′49.3″N 01°59′03.6″W / 43.313694°N 1.984333°W |
Amara kalea Donostiako (Gipuzkoa) kalea da. Easo plazan hasten da (Autonomia kalea hasten den izkinan), eta, ibilbide angeluduna eginez, Basoerdi parkean amaitzen da, amaiera maldatsu baten ondoren. Ez da, beraz, beste kale edo plaza batean amaitzen; ibilgailuentzat irteerarik gabeko kalea da.
Orain kale hau dagoen lurretan zegoen, garai batean, Amara izeneko baserria. Eraikin horrek eman zion gerora izena kale honi eta Amara auzo osoari.