Anfibol

Anfibola
Anfibolen egitura orokorra

Anfibolak silikatoen taldeko mineral multzo bat dira, inosilikatoen azpitaldekoak. Kaltzio, magnesio eta burdinadun metasilikatoak dira.

Anfibolen funtsezko egitura unitatea, silizio eta oxigenozko tetraedroa da (SiO4), kate bikoitz luze eran lotua. Anfibol mineral bakoitzaren formula kimikoa, kate bikoitzean eginiko aldaketa metalikoen emaitza da: RSi4O11.

Anfibol izena grezieratik dator, αμφιβολος - amphibolos, anbiguoa esan nahi duena, mineral hauek aurkezten dituzten barietate aldagarriengatik, itxura eta konposaketari dagokionez.

Oinarrizko arroka metamorfiko eta plutonikoetako mineralik ohikoenak, hornblendak eta aktinolita dira. magmatikoetako funtsezko mineralak dira eta anfibolitaren ezinbesteko osagai bat. Euren kolorea beltza edo berde iluna da eta itxura beirakara edo esnetsua dute.


Anfibol

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne