Anoetako belodromoa | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°17′56″N 1°58′20″W / 43.2988°N 1.9723°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1965 |
Inaugurazioa | 1965 |
Erabilera | 1977 European Athletics Indoor Championships (en) |
Edukiera | 5.500 |
Arkitektura | |
Antonio Elortza belodromoa edota Anoetako belodromoa Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara auzoan dagoen belodromo bat da. Hain zuzen ere, Anoetako estadioa eta Anoetako miniestadioarekin batera, Anoetako kirolgunea izeneko eremuan dago. Eraikinak 5.500 ikusleentzako gaitasuna du.
Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976) legazpiarraren omenez jarri zioten izena, kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan baitzen, bai eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea ere.