Antonio Maria Labaien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1898ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1994ko urriaren 12a (96 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Ibargi, Etxekorena, Aspaldik eta Ibalan |
Antonio Maria Labaien Toledo (Tolosa, Gipuzkoa, 1898ko urtarrilaren 12a - ib., 1994ko urriaren 12a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Euskarazko lehen antzerkilaria izan zelako da gehienbat ezagutua. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian Tolosako alkate izan zen.
Gaur egun bere jaioterriko kultur-etxeak bere omenez Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena darama.