Antonio Zavala

Antonio Zavala

Bizitza
JaiotzaTolosa1928ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaXabier2009ko urtarrilaren 2a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Inguma: antonio-zabala-etxeberria-1928-2009 Literaturaren Zubitegia: 281
Zizurkilen, 1994ko maiatzean, Pedro Mari Otaño eta Teodoro Hernandorena bertsolariei eskainitako omenaldia.

Aita Antonio Zavala Echeverria[1][2] (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko urtarrilaren 23a - Xabier, Nafarroa Garaia, 2009ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea, euskaltzaina eta euskal herri-literaturaren ikerlari eta editorea izan zen. Kazetaritzari ere ekin zion, La Voz de España, Diario del Alto Aragón eta El Diario Vasco egunkarietarako idatzita. Orobat, mendizale sutsua izan zen.[3]

« Zavalak egundoko lana egina du: hirurehundik gora liburu, benetako euskaraz idatziak, argitaratu. Baserritarren eta euskararen jabe direnen kontakizunak jaso ditu. Eta bertso mordoa. Kontu horietan, Euskal Herri osoan, gutxi izango da berak bezainbat dakienik. »
Gotzon Garate[4]
  1. Abizenak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zabala Etxeberria onartu du deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Joxemari Iriondoren esanetan: «Antonio Zavala Echeverria —berari gustatzen zitzaion bezala idatzi nahi izan dut, gurasoengandik horrela ikasi omen zuelako— [...]» (Joxemari Iriondo (2009ko abendua): «Antonio Zavalaren hilberri-txostena», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-02-01).
  3. Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua: «Antonio Zavala euskaltzain oso emeritua hil da», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2009-01-04.
  4. Hasier Etxeberria: «Gotzon Garateri elkarrizketa», Jakin, 149. zenbakia, 2005eko uztaila-abuztua.

Antonio Zavala

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne