Antso III.a Gartzeitz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1018 (egutegi gregorianoa) - 1035 (egutegi gregorianoa) ← William Isarn (en) - Gonzalo I.a Ribagortzakoa →
1000 (egutegi gregorianoa) - 1035 (egutegi gregorianoa) ← Gartzia III.a Santxitz - Ramiro I.a Aragoikoa →
1000 (egutegi gregorianoa) - 1035 (egutegi gregorianoa) ← Gartzia III.a Santxitz - Gartzia IV.a Santxitz →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | 985 (egutegi gregorianoa) | ||||||||
Herrialdea | Iruñeko Erresuma | ||||||||
Heriotza | Bureba, 1035eko urriaren 18a (49/50 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | San Salvador monasterioa | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Gartzia III.a Santxitz | ||||||||
Ama | Ximena Fernanditz | ||||||||
Ezkontidea(k) | Munia Gaztelakoa | ||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Ximeno etxea | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | agintaria |
Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia[1] (992 – Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Semero leinuaren Iruñeko VIII. erregea (1004 – 1035), eta euskal lurralde gehienak batu zituena. 1018tik aurrera Sobrarbe eta Ribagorzako kondea ere izan zen. Munia Gaztelakoa ezkondu ondoren, Gaztelako, Arabako eta Monzongo konde (1028–1035) bilakatu zen eta, konkistaren bitartez, baita Ceako konde ere (1030–1035). 1034 eta 1035 artean Leongo Erresuman egin zuen esku-hartzeak kontrako interpretazioak sortu ditu, batzuek gerratetzat eta besteek Bermudo III.a Leongoarekin elkarlanentzat hartzen dutelako (leondar eta nafarren arteko guduak aipatzen dituzten agiririk ez dagoelako).
Arabiar kronistek Baskunish edo "Euskaldunen Jauna", Oliba abadeak "Rex Ibericus"[2] eta Rodulfus Glaberrek "Sancio rege Navarriae Hispaniarum" deitua, 1035ean German de Iruña aitak 1034an León konkistatu ondoren, bere burua Imperator totius Hispaniae aldarrikatu zuela esan zuen, Naiaran aurkituriko eta «Imperator» idazkuna duen moneta batean oinarrituta.[3][4] Hala ere, hurrengo ikerlariek tesia baztertu eta moneta gerokoa zela adierazi dute, beraz, imperator tituluarena funtsik gabeko tesitzat hartzen da.[5][6] Azken ikerketek erregetzaren hasiera 1004an jartzen dute, bitarte horretan, erregearteko hutsunea tutore talde batek bete zuen. Antso III.a, Gartzia II.a Santxitzen eta Ximena Fernandezen semea zen.