Antzinako zelten erlijioa

Antzinako zelten erlijioa herri zelten erlijioa da, beren ohitura, erritu, kultura material, sinemen eta jainko-jainkosak barne. Zeltak Europako mendebaldean, erdialdean eta Anatolian egon ziren K.a. 500 urtetik 500 urtera arte, gutxi gora behera, beti ere, herri edo kultura bat zeltatzat hartzea gai gatazkatsua dela kontuan hartuta.[1] Informazio eskasa dago eta, gainera, erlijio horren inguruko informazioa ematen duten iturri asko erromatarrenak dira, hain zuzen ere, zelten ohiko etsaiak. Burdin Aroko kultura politeistarik handienetakoa dela uste da. Herri zelten artean ezberdintasun handiak egon ziren, geografikoki eta denboran zehar aldenduak egon baitziren, baina zenbait berdintasun estruktural nabarmendu dira. Teutates, Taranis eta Lugus jainkoak oso ezagunak izan ziren. Greziar eta erromatarren idazleen arabera, Galian erlijio honetako apaizek (druidak) botere handia izan zuten. Erromatarrek Galia (K.a. 58-51. urteetan) eta Britainia Handia (43. urtean) menderatu zituztenean, hango kultura aldatzen hasi zen.[2]

Zeltak indoeuroparrak ziren heinean, erlijio indoeuroparren artean koka dezakegu greziarren, germaniarren, antzinako erromatarren eta eslaviarren erlijioen talde handian.

  1. «zelta» www.euskadi.eus 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

Antzinako zelten erlijioa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne