Arad barrutia Errumania mendebaldeko barrutietako bat da (judeţ-a), Transilvania eskualdean. 7.754 km² da azaleraz. Biztanle gehienak errumaniarrak diren arren, gutxiengo handia hungariarrak dira, %10 inguru.
Barrutiko hiriburua Arad da, 185.272 biztanleko hiria. Barrutiko beste hiri garrantzitsu batzuk: Lipova (11.246 biztanle), Ineu (10.200 biztanle) eta Curtici (9.726 biztanle).
Arad barrutiak mendebaldera Hungaria dauka; iparraldera, Bihor barrutia; ekialdera, Hunedoara eta Alba barrutiak, eta Timiş hegoaldera.