Arangoiti | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.355 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°38′44″N 1°11′40″W / 42.64556°N 1.19444°W |
Mendikatea | Leireko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Irunberritik |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Arangoiti Nafarroako ekialdean dagoen mendia da, 1.355 metroko garaiera duena. Leireko mendilerroaren mendirik altuena da.
Arangoiti mendia Irati eta Eska ibaien artean dago. Horrez gain, mendi magalean Leireko monasterioa dago. Handik gertu, Ledea herrian erromatarren aztarna garrantzitsuak aurkitu dira.
Arangoiti mendira igotzeko, Irunberritik egin daiteke (3 ordu) edo Leireko monasteriotik (2 ordu).