Aritmetika[1] (αριθμός=zenbaki grezierako hitzetik eratorria)[2] matematikako adar zahar eta elementalena da. Eguneroko bizitzan, aritmetika zenbakiekin egiten ditugun zenbait eragiketa (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) bere barnean hartzen dituen matematikaren atala da. Edonork edozertarako erabil dezake aritmetika: eguneroko kontaketak, baina baita zientziako kalkulu aurreratuenak ere, aritmetikaz burutzen dira.
Matematikako beste arlo batzuetan bezala, nola hala Aljebra edo Geometria, aritmetikaren zentzua aldatuz joan da zientzien garapen zabal eta dibertsifikatuarekin batera. Jatorrian, aritmetika modu formalean garatu zen Antzinako Grezian, zorroztasun matematiko finez, frogen bidez eta Natura-zientzietako jakintza-arloetara zabaltzearekin[3]. Gaur egun, oinarrizko aritmetikari buruzkoa izan daiteke oinarrizko matematikaren irakaskuntzara bideratua, baita Kalkulu Aritmetiko eta eragiketak biltzen dituen multzora ere, zehazki, aplikatutako oinarrizko lau eragiketari, dela zenbakietara (zenbaki arruntak, zenbaki osoak, zenbaki zatikatuak eta zenbaki hamartarrak, etab.) edo entitate matematiko abstraktuagoetara (matrizeak, operadoreak, etab.), baita goi-aritmetika deritzonera ere[4], Zenbakien Teoria izenez ezagutzen dena.