Arkatz | |
---|---|
marrazteko tresna eta idazteko tresna | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Nicolas-Jacques Conté |
Arkatza[1] edo, urriago, lapitza[2] paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzez idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean.