Arkitektura minoikoa K. a. 2000-1400. urteen artean (ggb.) Kretan garatu zen zibilizazio minoikoaren arkitektura da. Europan eman den lehen arkitektura zibilizatua da. Labirinto arkitekturaz ezagutua da ere.
Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten Neolitoko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker Egiptorekin harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguruan : Knossos, Festo eta Malia. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, haina K.a. 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera. Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.