Armentiako basilika

Artikulu hau Armentiako basilikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».

Armentiako San Prudentzioren basilika
Kultura ondasuna
Armentiako basilikaren ikuspegi orokorra
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°49′59″N 2°42′07″W / 42.833123°N 2.702068°W / 42.833123; -2.702068
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXII. mendea -
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000357

Armentiako San Prudentzioren basilika Arabako eliza garrantzitsuenetako bat da, XII. mendean eraikia. Gasteizko udalerriaren barruan kokatuta dago, Armentia herrian zehazki. Erdi Aroan XI. eta XII. mendeen artean garatu zen arkitektura erromanikoaren adibide nagusietako bat da. Izatez, eliza XII. mendean hasi ziren eraikitzen, eta mendez mende hainbat eraldaketa izan ditu, batez ere XVIII. mendean. 1931ko ekainaren 4an, Espainiako Erresumako monumentu historiko-artistiko izendatu zuten.

Prudentzio santuaren adbokazioa du. Izan ere, Prudentzio Armentian jaio zen, 550. urtean. Tarazonako gotzaina izan zen, eta Arabako zaindaria dugu gaur egun. 1970etik aurrera izan du adbokazio hori; ordu arte, San Andresen adbokazioa zuen basilikak, eta Gasteizko gotzain Francisco Peraltak San Prudentziorena eman zion.[1] Apirilaren 28an ospatzen da San Prudentzioren jaia, eta basilikaren inguruan erromeria jendetsua izaten da.

  1. (Gaztelaniaz) Sobrón, Jesús. (2006). Obras ejecutadas en la basílica de San Prudencio de Armentia (1562-1982). Sancho el Sabio, 112 or..

Armentiako basilika

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne