Armiarma-zeta | |
---|---|
Zeren produktua | Armiarma |
Mota | jariakin, animal fiber (en) eta Poliamida |
Identifikatzaileak |
Armiarma-zeta armiarmek berez iruten duten proteina-zuntza da. Armiarmak sareak, habiak, arrautzak babesteko erabiltzen dituzte, baita airean zehar parapente gisa garraiatzeko ere.[1][2] Armiarma-zetak aplikazio ugari izan ditzake gure gizartean, kantitate egokian lortuz gero; erabil liteke biomedikuntzan, zauriak sendatzeko bendetan edota lotailuen konponketan, edota ordezkapenean, balen aurkako txalekoetan, automobilen airbagetan, kirol arropan...[3]