Arrazionalismoa edo razionalismoa[oh 1] (latinetik: ratio, «arrazoia») Frantzian XVII. mendean agertu zen korronte filosofikoa da, René Descartesek azaldua eta Inmanuel Kantek kritizismoaren bidez osatua izan zen. Batez ere, Europan garatu zen korrontea izan zen.
Arrazionalismoa deritzo uste dutelako arrazoiaren bidez errealitatearen egitura eta natura ezagutu litezkeela, eta zentzumenak, aldiz, engainagarriak izan daitezkeela. Ondorioz, arrazionalismoak enpirismoaren teoriak baztertzen ditu. Arrazionalismoa Descartesek azaldua izanik eta honek geometria zientzia guztien ideal moduan ikusten zuelarik filosofiaren ideal moduan ikusten zuen baita ere. Gainera, arrazoiak egia unibertsalak lortzera garamatzala zioen Descartesek eta egia unibertsal horien bidez zientzia eta filosofia bere osotasunean ezagutzera heldu gaitezkeela babesten zuen. Egia hauei esker, zientzia eta fillosofiaren edukiak dedukzio bidez eskura zitezkeela babesten zuen. Egiak berezkoak ziren ideia zeukan eta ez esperientzia bidez eskuratuak. Filosofo oso ezagunez gain, beste pentsalari batzuk ere sartzen dira korronte honen barruan, hala nola Baruch Spinoza herbeheretarra eta Gottfried Wilhelm Leibniz alemaniarra. Horien aurka egon ziren britainiar enpiristak; garrantzitsuenak, John Locke eta David Hume.[1]
« | Cogito ergo sum (Pentsatzen dut, beraz, banaiz) | » |
—René Descartes |
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found