Arte figuratiboa errealitate zehatzak irudikatzen dituen artea da, hots, abstraktua ez dena.[1] Hori dela eta, irudiak identifikatu egiten dira arazorik gabe.
Batzuetan benekotasuna bilatzen du, erabateko errealismoa, adibidez hiperrealismoan; beste batzuetan irudiak distortsionatzen ditu, esaterako, jatorrizko irudia idealizatuz edo, karikaturetan bezala, elementu batzuk nabarmenduz.[2]. Bigarren joera horretan tendentzia desberdinak daude: sinbolismoa, eskematismoa, kolosalismoa, hieratismoa, espresionismoa...
Arte figuratiboan oso ohikoa da modeloak erabiltzea, hala hasierako zirriborroak egiteko, nola lan osoa errealitatearen errepresentazio zuzena izateko. Bestalde, paisaia oso garrantzitsua da, margolariari aukera ematen baitio pertsonen eta inguruko elementuen arteko loturak sortzeko.