Artium Museoa | |
---|---|
Museoaren aurrekaldea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2002ko apirilaren 26a |
Webgunea | http://www.artium.org www.artium.org |
Artium Museoa edo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Gasteizen dagoen arte garaikideko zentro-museoa da. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zen, eraikinaren jabetza Arabako Foru Aldundiarena delarik. Eraikinaren diseinuaren egilea Jose Luis Caton arkitektoa da, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko Proiektu Saileko zuzendaria.
Edonori zabalik dagoen liburutegi eta dokumentazio-zentro bat ere eskaintzen du.
Bilduma iraunkorrean hainbat artisten lanak daude erakusgai: Ana Laura Aláez, Txomin Badiola, Miquel Barceló, Joseph Beuys, Joan Brossa, Rafael Canogar, Juan Francisco Casas, Jacobo Castellano, Jake & Dinos Chapman, Eduardo Txillida, Salvador Dalí, Oscar Dominguez, Equipo Crónica, Alberto García Alix, Luis Gordillo, Eva Lootz, Manolo Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Pablo Picasso, Antonio Saura, José Maria Sicilia, Antoni Tapies, Darío Urzay, Juan Uslé, Darío Villalba eta abarrenak.