Asgard (antzinako eskandinavieraz Ásgarðr, euskaraz "Æsirdarren[1] esparrua" esan nahi du) eskandinaviar mitologian Æsir edo eskandinaviar jainkoen hiriburua da. Eskandinaviar saga eta testu mitologiko askotan agertzen da. Bederatzi Munduetako bat ere bada.
Valhalla[2][3] gotorlekua hiri honetan kokatzen da. Odin jainkoa eta bere emaztea den Frigg jainkosa, bertako agintariak dira.