Asturietako Erresuma

Asturietako Erresuma
Regnum Asturorum
718 – 925
Monarkia
bandera

armarria

Erresumaren kokapena
Geografia
HiriburuakCangues d'Onís, Llangréu, Pravia, Oviedo
Kultura
Hizkuntza(k)Asturleonera aurre-erromantzea erreinuaren zenturan, euskara eta gaztelera aurre-erromantzea ekialdean eta galaikoportugesa mendebaldean. Baliteke enklabe mozarabeak egotea Dueroaren bailaran eta britonikoak iparraldean. Latina erabiltzen zen dokumentu ofizialetan.
ErlijioaKristautasuna
Historia
Sorrera718
Ezeztapena925
Aurrekoa
Bisigodoen Erresuma
Ondorengoa
Leongo Erresuma

Asturietako Erresuma[1] (latinez: Regnum Asturorum) Iberiar penintsulako erresuma bat izan zen, 718. urtean Pelaio bisigodo nobleak sortua, Toledoko Bisigodoen Erresuma kolapsatzean. Musulmanek Iberiar penintsula konkistatu ondoren Iberiar penintsulan sortutako lehen kristau entitate politikoa izan zen. Eta 925. urtea arte iraun zuen; izan ere, urte hartan, hiriburua Oviedotik Leona aldatzean, Asturietako Erresuma Leongo Erresuma bilakatu zen.

XIX. mendean espainiar nazionalismoak asmatutako mitoak dioenez,[2] Iberiar Penintsulako Errekonkista Asturietako Erresumak hasi zuen, Don Pelaio erregea buru zuela.

  1. Euskaltzaindiak, euskara baturako emandako 32. arauan, Asturietako onartu du izen historikoetarako.
  2. (Gaztelaniaz) Pérez Barredo, R.. (2013-11-02). «Javier Peña, catedrático de Historia Medieval: “La reconquista es un mito”» Diario de Burgos (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Asturietako Erresuma

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne