Asylum (Kiss albuma)

Asylum
Kiss taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1985eko irailaren 16a
Grabazioa1985eko ekaina - uztaila
Musika motaHeavy metal, hard rock, glam metal
Iraupena38:50
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaMercury
Vertigo (Europa)
EkoizpenaPaul Stanley, Gene Simmons
Kiss taldearen kronologia
Animalize
(1984)
Asylum
(1987)
Crazy Nights
(1987)
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Metal Nightfall 4/5 stars[1]
Vista Records 4/5 stars[2]
Allmusic 1.5/5 stars[3]
Rolling Stone 1/5 stars[4]
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Asylum Kiss talde amerikarraren 13. estudioko albuma da. Bruce Kulick gitarjole nagusia agertzen den lehen diskoa da, nahiz eta taldearekin Animalize biran jo zuen eta ofizialki 1984ko irailean ordeztu zuen Mark St. John. 1982 urteko amaieran Ace Frehley gitarjoleak taldea utzi zuenetik egon zen hirugarren gitarjole nagusia izan zen. [5] Taldearen osaketa berri hau (Paul Stanley, Gene Simmons, Eric Carr, eta Kulick) hurrengo sei urteetan iraungo zuen 1991ko azaroan Carr hil zen arte. Albumak "100 Glam/Hair Metal Albums of All Time" zerrendako 51. postua lortu zuen. [1]

1985eko azaroaren 13an RIAAk urre motakoa sailkatu zuen Asylum.[6]

Portadako ezpainen koloreek 1978ko bakarlari albumen koloreak kopiatzen dituzte: gorria Simmonsentzat, morea Stanleyrentzat, urdina gitarjole nagusiarentzat (hemen Kulick, Frehleyren ordez) eta berdea bateriarentzat (hemen Carr, Peter Crissen ordez).

Album honetako biran Kissek inoiz erabili duen logo handiena erabili zuten, baita argi sistema handiena ere. Bira honetako irudirik ez zen erabili Kissology II argitaratu zenean, menuaren grafikoen azpian agertzen den film isila izan ezik.

  1. (Frantsesez) Kiss: Asylum (1985). Metal.nightfall.fr (Noiz kontsultatua: 2011-08-07).
  2. Vista Records - Kiss - Asylum (1985). Vistarecords.proboards.com 2010-03-28 (Noiz kontsultatua: 2011-08-07).
  3. (Ingelesez) Asylum albuma Allmusic webgunean. (Noiz kontsultatua: 2011-08-20).
  4. Kiss: Album Guide | Rolling Stone Music. Rollingstone.com (Noiz kontsultatua: 2011-08-07).
  5. AllMusic Asylum review. (Noiz kontsultatua: 2009-02-10).
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman aeb izeneko erreferentziarako

Asylum (Kiss albuma)

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne