Mota | talde etniko historiko |
---|---|
Honen parte | Akitaniar |
Geografia | |
Jatorria | Auch |
Hedapen mapa | |
Auskiar[1] (latinez: Auscii pluralean) Antzinako Erroma baino lehen Akitanian bizi izan zen tribu bat zen, Elimberrum edo Eliberris hiriaren inguruetan (gaur egungo Auch). Auskiar tribukoek gaur egungo euskararekin erlazionatuta dagoen akitanieraren dialektoren bat hitz egiten zutela uste da.[2]
Auskiarrek bi herri edo hiri garrantzitsu zituzten: aipatutako Eliumberrum, eta iparraldera zegoen La Sioutat oppiduma Roquelauren. [3]