Kimika organikoan auxokromoa kromoforo bati lotutako funtzio-taldea da zeinek kromoforoaren argia xurgatzeko gaitasuna aldatzen duen, uhin-luzera edo xurgapenaren intentsitatea aldatuz[1].
Adibidez, bentzenoa kolorgea, ez baitu kromofororik; baina nitrobentzenoak kolore hori zurbila du, kromoforo gisa jarduten duen nitro talde bat dagoelako (–NO2). Aitzitik, p-hidroxinitrobentzenoak kolore hori bizia du, hidroxilo taldeak (−OH) auxokromo gisa jokatzen duelako.