Azpimundua hildakoen naturaz gaindiko mundua da, tradizio eta mito erlijioso desberdinetan, bizien munduaren azpian kokatua[1]. Ktoniko azpimunduaren gauzetarako erabiltzen den adjektibo teknikoa da.
Azpimundu kontzeptua ia zibilizazio guztietan dago, eta "gizateria bera bezain zaharra izan daiteke".[2] Azpimunduaren mitoen ezaugarri komunak dira pertsona bizien kontuak, azpimunduari bidaiatzen dutenak, askotan asmo heroikoren batekin. Beste mito batzuek arimak azpimunduan sartzeak zeremonia behar bezala jarraitzea eskatzen duten tradizioak indartzen dituzte. Troiako Gerraren kontakizunean, kasu, Patrokloren mamuak Akilesi agertzen zaio, bere gorpua behar bezala eta lehenbaileen lurperatu dezaten.[3] Estatus soziala zuten pertsonak jantzita eta objektu egokiak zituzten, azpimunduan hobeto nabigatzeko.[4]
Zenbait mitologiak hildakoaren arimaren kontzeptua gehitzen dute, azpimundura bere bidaia eginez, eta hildakoak aintzira edo ibai baten bidez eraman behar izaten dira leku horretara iristeko.[5] Bidaia horien irudiak arte zaharrean zein modernoan aurki daitezke. Azpimundura jaistea autore modernistentzako mitorik garrantzitsuena dela esan izan da.[6]