Bakterio laktiko

Lactobacillus, ohiko bakterio laktikoa, mikroskopioan ikusita

Bakterio laktikoak berezko kategoria sistematikoa ez duen bakterio multzo bat da, bere ordezkariak talde taxonomiko ezberdinetan sailkatuta daudelako Bergey-ren eskuliburuan. Halere, multzo honetako bakterioek amankomuneko ezaugarri fisiologiko eta metabolikoak dituzte, nabarmena izanik glukosa edo laktosa erabiltzerakoan azido laktikoa sortzen dutela (hartziduraren bidez). Horretaz gain, bakterio laktiko guztiak Gram positiboak dira eta anaerobio fakultatiboak.

Aipatu behar da bakterio laktikoak ez direla euren metabolismoaren bidez azido laktikoa sortzen duten bakterio bakarrak, beste bakterio batzuek (enterobakterioek, adibidez) metabolito hori ere ekoizten dutelako; baina bai direla prokarioto bakarrak glukosa hartzitzerakoan azido laktikoa kopuru handietan sortzen dutenak (hartzidura laktikoa burutzen baitute) [1].

Hartzidura laktikoa burutzen duten mikrobio hauek garrantzi handikoak dira janari-industrian, jogurtgintzan eta gaztagintzan batez ere, gero zehaztuko dugunez.

Hainbat bakterio laktiko probiotikoen industrian ere erabiltzen dira.

Talde honetako bakterio batzuk gure gorputzeko mikrobiotaren partaideak dira (ahoan, hesteetan edo baginan biziz). Bakterio laktiko gutxi batzuk besterik ez dira patogenoak (Streptococcus generokoak, bereziki)

  1. Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. I, Ed. Reverté (1998), 260 orr. ISBN: 84-291-1870-5

Bakterio laktiko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne