Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Balbula termoionikoa —balbula elektronikoa, hodi elektronikoa, huts balbula edo huts hodia ere deitua— osagai elektroniko bat da, seinaleak anplifikatzeko, kommutatzeko edo eraldatzeko erabiltzen dena. Elektroien mugimendua kontrolatzen du presio oso baxuko espazio huts batean, edo bereziki aukeratutako gasen presentzian. Jatorrizko balbulak ahalbidetu zuen elektronikaren garapena XX. mendearen hasieran. Horrekin batera, sektore batzuen garapena ahalbidetu zuen, adibidez: irrati-difusioa, telebista, radarra, sare telefonikoak, konputagailu analogikoak eta digitalak, industria kontrola eta abar. Aplikazio horietako batzuk huts-hodia asmatu baino lehen ere existitzen ziren, baina harekin gorakada handia lortu zuten.
Historian zehar balbula mota asko izan dira, baina oinarrizko lan-printzipioak hauek dira:
Teknologia honen gainbehera transistorearen asmakuntzarekin hasi zen, eta halaxe jarraitu zuen egoerak osagai solidoen garapenarekin, balbulak baino txikiago, merkeago eta fidagarriago zirelako. Hala ere, gaur egun oraindik aplikazio zehatz batzuetan erabiltzen da, arrazoi teknikoengatik egokiago izaten baita. Adibidez, potentzia altuko erradio-frekuentziako transmisoreetan eta radar-sistemetan, magnetroiak, TWT uhin mailakatuko balbulak, tiratroiak, eta abar erabiltzen dira. Telebistan eta osasun arloko irudikapen-sistemetan oraindik hodi katodikoak erabiltzen dira, eta etxeetan erabiltzen diren mikrouhin labeen funtzionamenduaren oinarria da. Mikrofono, gitarra eta baxu-aurreanplifikadoreetan ere asko erabiltzen dira, eta baita hi-fi ekipamenduetan ere.