Banteng | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bos |
Espeziea | Bos javanicus d'Alton 1823[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 285 egun |
Habitat | baso |
Eguneko zikloa | eguneko |
Banteng (Bos javanicus) behiaren familiako ugaztun artiodaktiloa da. 3 m luze izaten da, eta 1,50 m altu; burua txikia baina zabala du; mutur arroa, belarri handiak eta adar motzak gorantz zabalduak. Ilea gris arre kolorekoa du, eta hankak goialdean arrasto gorriak izaten ditu. Javan, Borneon eta Sumatran mendietako basoetan bizi da, talde txikietan bildurik.