Barbuda | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Barbuda Highlands (en) |
Garaiera | 122 m |
Mota | uharte eta dependency of Antigua and Barbuda (en) |
Luzera | 24 km |
Zabalera | 14,1 km |
Azalera | 161 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°38′N 61°49′W / 17.64°N 61.81°W |
UTC ordua | UTC−04:00 |
Honen parte da | Haizealdeko uharteak Antilla Txikiak Haizealdeko uharteak |
Kokapena | Karibea |
Estatu | Antigua eta Barbuda |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Antilla Txikiak |
Barbuda[1] Karibe itsasoan dagoen uhartea da, Antigua eta Barbuda herrialdean, Antilla Txikiak deitzen den uharte multzoan. Hiriburua Codrington du.
Irla hau Antiguako iparraldean dago, Barlovento edo Haizealdeko uharteen goialdean. Hegoaldean Montserrat eta Guadalupe uharteak daude, eta mendebaldean eta ipar-mendebaldean Nieves uhartea, San Kristobal uhartea (San Kristobal eta Nieves), San Bartolome uhartea (Frantzia) eta San Martin uhartea.
1967an, Antiguak eta Barbudak independentzia lortu zuten, bakoitzak bere kabuz, baina 1981ean Antigua eta Barbuda herrialde berrian batu ziren eta Barbuda herrialdeko dependentzia bihurtu, Redonda bezala.