Barrura begiratzeko leihoak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Barrura begiratzeko leihoak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Josu Martinez Eneko Olasagasti Mireia Gabilondo |
Gidoigilea(k) | Josu Martinez Eneko Olasagasti Mireia Gabilondo |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pascal Gaigne |
Barrura begiratzeko leihoak Josu Martinezek koordinatutako eta Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategirekin batera zuzendutako eta idatzitako dokumentala da, 2012an ekoiztua eta Bilbon estreinatua. Lokuzioak Ttittika Rekaltek egin ditu.
Filmak 5 atal ditu, bakoitzak zuzendari batek idatzi eta egindakoa euskal preso banari buruzkoa, ETArekin lotutakoak ala ez. Kartzelen barrualderantz eta pertsonen barnealderantz begiratzeko leihoak dira izenburuan aipatutakoak. "Terroristen" atzetik dauden gizakien ikuspuntuak plazaratuz.
Donostiako Udalak emandako diru-laguntzak eta bertan egindako aurkezpen jendetsuek polemika piztu zuten Espainiako sektore politiko batzuetan, arlo judizialean presioa eraginez.