Basajaun

Basajaun
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Domeinuabasoa
Familia
Ezkontidea(k)Basandere

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Kondaira batzuetan, Basandere du emaztetzat.

Basajaunak gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza eta Martin Txikik gizakientzat hainbat jakintza ohostu omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea zaindu ere egiten dio.

Izaki hau Aragoiko mitologian ere agertzen da, Tena, Anso eta Broto haranetan, euskal toponimia gordetzen duten lekuak. Bertan Basajarau, Bonjarau edo Bosnerau izena ematen diote. Aragoin basajarauaren oinak hartzaren atzaparraren tankera du, eta ez apatx batena.


Basajaun

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne