Partido Obrero de Unificación Marxista POUM | |
---|---|
Sorrera | 1935 |
Desegitea | 1980 |
Ideologia politikoa | sozialismoa, komunismoa, marxismo iraultzailea |
Batasun Marxistaren Langile Alderdia (katalanez: Partit Obrer de d'Unificació Marxista; gaztelaniaz: Partido Obrero de Unificación Marxista, POUM) Espainiako alderdi politiko komunista izan zen, estalinismoaren aurkakoa. Bere eragin-eremu nagusia Katalunia izan zen, Lleidako probintzia batez ere.
1935ko irailaren 29an sortu zen Bartzelonan Bloc Obrer i Camperol eta Esquerra Comunista alderdien baturarekin. Zuzendarien artean Joaquim Maurín, Andreu Nin, Jordi Arquer i Saltor, Pere Bonet i Cuito, Enric Adroher, Julián Gorkin, Juan Andrade, Albert Masó eta Salvador Clop zeuden.
Sortu zenean, POUMek 8.000 militante eta ia 40.000 jarratzaiile zituen.
Bere buruzagirik ezagunena Andreu Nin izan zen eta 1937ko udaberrian Bartzelonan komunisten eta anarkisten artean izandako istiluetan sobietar polizia politikoak atxilotu zuen. Sobietar polizia politikoak errepublikaren eremuan lan egiten zuen ezkutuan, agintari komunistekin elkar hartuta. Madrila eraman eta hil egin zuten, Orlov jeneralaren aginduz. Orlovek Stalinen izenean lan egiten zuen.