Beganismoa animaliarenganako errespetuan oinarritutako bizimodua eta filosofia da, Ingalaterran 1944an sortua. Beganismoak antropozentrismoa (hau da, gizakia ororen gainetik jartzea) arbuiatzen du. Aitzitik, animalien eskubideen alde egiten du, baina betiere animalien esplotazioaren beraren kontra, ez baita mugatzen haien bizi baldintzak hobetzeko aldarrikatzera.
Hori dela eta, zuzenean edo zeharka animaliak esplotatzen dituzten jardueretan ezin dute parte hartu beganoek, eta, beraz, animaliengan jatorria duen produkturik ez dute kontsumitzen: