Begi barneko presio

Tonometro bat erabiliz

Begi barneko presioa humore urtsuak eta humore beirakarak begi-paretetan egiten duten presioa da. Tonometroarekin neurtzen da, eta merkurio milimetrotan adierazten da.[1] Batez besteko balioa 16 mmHg-koa da. Humore urtsua sortzearen eta berriz xurgatzearen arteko oreka da begi barruko presio-maila baldintzatzen duen faktore nagusia. Bestalde, begi barruko presioa edo begietako hipertentsioa handitzea da glaukoma izeneko begiko gaixotasun bat garatzeko arrisku-faktore nagusia.

  1. Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]

Begi barneko presio

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne