Belatz

Belatz
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaFalconiformes
FamiliaFalconidae
SubfamiliaFalconinae
Generoa Falco
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
37 inguru; ikusi testua.

Belatza hegazti harrapari bat da, Falco generoan bilduta dauden espezieetatik edozeinetakoa. Belatz helduek punta zorrotzeko hegoak dituzte, eta horri esker abiadura handiz hegaldatzen dira, eta bizkor aldatzen dute noranzkoa. Kumeek, hegaldatzen hasi ondorengo bizpahiru urteetan, hegaldatze luma luzeagoak dituzte; horrela errazago egin dezakete hegan, harik eta heldutan ehiztari eraginkor izateko beharko dituzten trebetasun apartak bereganatzen dituzten arte.

Euskaraz ba ditu beste izen batzuk: Arrai txiki (txiker), Belatz, Gabilai txiki, Gabilara/Kabilara txiki, Gabiloi txiki, Gabin txiki, Gabirai txiki, Gabiroi/kabiroi txiki, Harrapante/Harrapatxori, Harrapatxita, Kaballera txiki(n), Kabidade txiki, Kabidore txiki, Kabrin, Miru txiki, Zapelari txiki, Zapelatz txiki.[1]

  1. «Belatz gorria» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).

Belatz

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne